Milatik gora parte hartzaile 56. Aizkardiko Ibilaldian

Ataria 2025eko martxoaren 31

Bi ibilaldiak kontuan hartuta, 1.048 mendizale izan ziren atera zirenak, eta 1.015 iritsi ziren.

Zehazki, ibilaldi luzean, 45 kilometrokoa eta 24. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria, 348 izan ziren atera ziren mendizaleak, eta 328 bukatu zutenak. Ibilaldi motzean, 22 kilometrokoa, 700 mendizale atera ziren eta 687 izan ziren amaierara iritsi zirenak.

Aizkardi mendi elkartetik azaldu dutenez, «dena ondo» joan zen: «Sekulako giroa izan zen, jendea oso pozik eta gustura, eta eguraldia kategorikoa». Bide batez, Aizkarditik eskertu diete boluntario, laguntzaile, babesle eta bereziki parte hartu zuten mendizaleei.

Hainbat argazki zintzilikatu dituzte antolatzaileek:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!