Bertan parte hartuko dute teknikan lehiatzen diren pultsulariak, eta 15 eta 17 urtez azpikoak. Lehiaketa 09:00etan hasiko da, teknika mailakoekin, eta gero bi txanda izango dira. Lehenengoa 10:30ean hasiko da eta bigarrengoa 12:00etan. Maila handiko pultsulari gazteak ikusteko aukera izango da Amasako udal pilotalekuan.