Aurretik kalejira egiteko asmoa zuten, baina oso motza izan da eta zuzenean pilotalekura joan dira, emanaldia prestatzeko. Senide eta lagun ugari elkartu dira eta harmailak bete dituzte. Dantzari txiki eta gaztetxo ugari izan dira parte hartzen, Oinkari dantza eskolak erakusten duen hainbat herritatik: hasi Villabona bertatik eta Lizartza, Areso, Asteasu eta Adunaraino.