Eragozpenak gasolindegi inguruko trafikoan

Ataria 2025eko martxoaren 6a

Udalak jakinarazi du trafikoaren antolaketan egin diren aldaketak Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki dituela. Eragozpenengatik hainbat herritarrek egin dituzten kexak ulertzen dituela dio Amasa-Villabonako Udalak.

Villabona eta Irura arteko bidegorriko lanak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak trafikoan aldaketak egin ditu Etxeondoko gasolindegi inguruan. Hemendik aurrera, gasolindegian kontsumitu eta zuzenean Villabonara joateko, biribilguneko erraila erabili beharko da.

Amasa-Villabonako Udalak sare sozialetan aipatu du aldundiak erabaki dituela aldaketak eta eurak ez dutela oniritzirik eman, ez dutela inolako erantzukizunik trafikoaren antolaketan egindako aldaketetan. «Ondo ulertzen ditugu egondako kexak, aldaketa horiek gasolindegia eta herriko gidariak kaltetzen dituelako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!