Zeos programaren inguruko jardunaldiak Amasa-Villabonan

Ataria 2025eko otsailaren 26a

Lau saio prestatu dituzte mugikorren zentzuzko erabileraren inguruan hitz egiteko. Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkanok emango dituzte azalpenak.

Amasa-Villabonako Udalak eta Aiztondoko Altxa burua elkarteak jardunaldiak antolatu ditu martxoan Villabonako Subijana etxean. Zeos Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen programaren inguruko saioak izango dira. Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkanok emango dituzte azalpenak, 17:00etatik 19:00etara Subijanako areto nagusian.

Hau da prestatu duten egitaraua: 

  • Martxoak 5, asteazkena
    • 17:00 - 19:00. Adingabeen buru gaixotasunak. Prebentzioa eta kontentzioa.
  • Martxoak 6, osteguna
    • 17:00 - 19:00. Nerabezaroa ulertzen. Beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate garrantzia.
  • Martxoak 12, asteazkena
    • 17:00 - 19:00. Mugikorren auzia. Zer dugu benetan esku artean?
  • Martxoak 13, osteguna
    • 17:00 - 19:00. Balantza orekatzen. Nola eraiki harreman osasuntsu bat mugikorrarekin?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!