Istripua izan da Villabona parean, N-1 errepidean

Ataria 2025eko otsailaren 25a

Auto ilarak N-1 errepidean, Villabona inguruan; artxiboko irudia.

Donostiarako noranzkoan, lau autoren artean izan da istripua eta bi pertsona zauritu dira. Hainbat kilometrotako auto ilarak eragin ditu ezbeharrak.

Gaur goizean istripu bat gertatu da N-1 errepidean, Donostiarako noranzkoan, Villabona parean. Lau autok istripua izan dute euren artean eta, ondorioz, bi pertsona zauritu dira; Tolosako Asuncion Klinikara lekualdatu dituzte zaurituak.

[Eguneraketa - 09:29]

Eusko Jaurlaritzako Trafiko sailaren arabera une honetan errepidea itxita dago garbiketa lanak egiteko eta 14 kilometrorainoko auto pilaketak sortu dira.

[Eguneraketa - 09:51]

Zabaldu dituzte N-1 errepideko erreiak. Bi auto mugitu behar izan dituzte errepidetik eta, ondoren, zorua garbitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!