Piano-jotzaile apartak

Ataria 2025eko otsailaren 22a

50 piano-jotzaile baino gehiagoren trebeziaz gozatzeko aukera izan da Gurea antzokian, Loatzo musika eskolak antolatutako jaialdian.

Piano-jotzaileen topaleku izan da gaurkoan Villabonako Gurea antzokia. EHME Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak piano jaialdiak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat herritan asteburu honetan, eta Villabonako jaialdia antolatzeko ardura hartu du Loatzo musika eskolak. Bada, bi txandatan banatuta, 50 piano-jotzaile zuzenean entzuteko parada izan da.

Loatzo musika eskolako ikasleekin batera, Hernaniko udal musika eskolakoak eta Zegamako Toberakoak igo dira pianoa zegoen taula gainera. Banan bana igotzen joan dira parte hartzaileak, eta bakoitzak pieza bat jo du trebezia handiz, bertaratu direnen gozamenerako. Bukaeran, diploma eta zapi bana eta goxokiak banatu dizkiete guztiei.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!