Auto-ilarak N-1 errepidean, Villabona parean

Ataria 2025eko urtarrilaren 31

N-1 errepidean, Andoain parean, sortzen ari diren auto-ilarak. Iturria: Eusko Jaurlaritza / Trafikoa

Villabona parean bi autok eta kamioi batek talka egin dute eta auto-ilarak sortzen ari dira. Segurtasun sailak esan du momentu honetan 6 kilometroko auto-ilarak daudela.

Bi autok eta kamioi batek talka egin dute N-I errepidean, Villabona parean eta Gasteizerako noranzkoan, 08:00ak inguruan. Istripuaren ondorioz auto-ilara luzeak sortzen ari dira N-I errepidean eta A-15ean ere eragina izaten ari dela esan du Segurtasun sailak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!