7 kilometroko auto-ilarak A-15 errepidean, Villabonan

Ataria 2025eko urtarrilaren 29a

Kamioi bat matxuratu da A-15 errepidean, Villabona parean, eta 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Segurtasun Sailak esan duenez, ibilgailua 11:50ak aldera matxuratu da 151. kilometroan, Villabona parean, eta errei bat hartu du. Ondorioz auto-ilara luzeak sortzen ari dira Donostiarako noranzkoan.  Bestalde, bypass bat dago errepide berean, Berastegi parean, Gorosmendiko tunelean, eta hor ere errei bakarra dago norabide bakoitzean zirkulatzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!