Villabonako kiroldegiko autobus geltokia itxiko dute bihartik ostiralera bitarte

Ataria 2025eko urtarrilaren 21a

Behin behineko geltokia Subijana etxearen aurrean egongo da.

Bihartik, hilak 22, ostiralera bitarte Villabonako Olaederra kiroldegiko autobus geltokia itxita egongo da konponketa batzuk egin ahal izateko.

Geltoki hori itxita dagoen bitartean Tolosarako norabiderako behin behineko autobus geltokia Subijana etxearen aurrean egongo da.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!