Material berria erosi dute Olaederrako erabiltzaileentzat

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Gimnasiorako mankuerna eta haltera berriak; ergometro berria; aulki berezia; eta boleibolean aritzeko hiru sare berri erosi dituzte.

Amasa-Villabonako Udalak Olaederra kiroldegiko zerbitzua zabaldu eta hobetzeko inbertsioak egiten jarraitzen du. Hilabete honetan kiroldegiko gimnasiorako eta boleibolean jokatzeko material berria erosi dute, gimnasioko erabiltzaileek eta Aiztondo Neskide taldeko boleibol taldeek erabili ditzaten. 

Honakoak dira udalak azken asteetan egindako inbertsio zehatzak:

  • Gimnasiorako mankuerna edo haltera berriak
    Guztira esku bakarrarekin jasotzeko forma pentagonala duten pisu ezberdinetako 30 mankuerna erosi dituzte, hauek ezartzeko apalategi batekin. Material hau Kirol Aukera SL enpresari erosi zaio eta udalak 2.194 euroko inbertsioa egin du.
  • Gimnasiorako ergometro berria
    Kiroldegiko gimnasioan arraunean aritzeko ergometro makina berri bat erosi dute. Makina hau Decathon enpresari erosi dio udalak, 1.230 euroko inbertsioa eginez.
  • Gimnasiorako aulki berezia
    Gimnasioan ariketa ezberdinak egiteko aukera eskaintzen duen aulki berezi bat erosi dute. Aulki hori BH enpresari erosi zaio 443 eurotan.
  • Boleibol kirolerako 3 sare berri
    Kirolegiko kantxa eraberritzearekin batera, kantxa berrian boleibolean jokatzeko erabiliko diren lehiarako hiru sare homologatu erosi ditu udalak, Eskola Kiroleko, ikastetxeetako heziketa fisikorako eta batez ere Aiztondo Neskide taldeko boleibol taldeetakoek erabili ditzaten. Hiru sare hauek Kirol Aukera SL enpresari erosi zaizkio, guztira, 4.246 euroko inbertsioa gauzatuz.

Udaleko Kirol sailak Olaederra kiroldegiko instalakuntza eta zerbitzuak hobetzeko inbertsio berriak egiten jarraituko duela baieztatu du eta datozen asteetan kirol kantxa eraberritua guztiz hornitzeko inbertsio berriak egingo direla jakinarazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!