Txermingo aparkalekua berritzeko pleguak onartu dituzte

Ataria 2024ko abenduaren 26a

Aparkalekua berritzeko lanek 287.982 euroko aurrekontua izango dute; Erreboteko plazan ur parkea eta komun publikoa jartzeko baldintzak ere onartu dituzte.

Abenduaren 18ko Villabonako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrean Txermingo aparkalekua birmoldatzeko obren kontratazioa aratuko duten pleguak onartu zituzten, baita Erreboteko plazan jarriko diren ur parke eta komun publiko auto-garbigarri berriarenak ere.

Aparkalekuari dagokionez, 287.982 euro bideratuko ditu udalak eremu hori eraberritzeko eta erabiltzaileen beharretara egokitzeko. Bestalde, Erreboteko plazan jarriko diren ur parkak eta komun publikoak 196.180 euroko inbertsioa izango dute herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.

Esleipen prozesuan parte hartzeko interesa duten enpresek Villabona.eus webguneko kontratatzaileen profilean topatuko dute informazio osagarri guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!