Bizi Bae programa bihar, Santiago egoitzan

Ataria 2024ko abenduaren 3a

Pasa den urtean Tolosako Uzturre egoitzan egin zuten ekimena.

Bigarren urtez Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizikletaz Adinik Ez elkarteak Bizi Bae proiektua eramango dute lurraldeko adinekoen egoitzetara.

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizikletaz Adinik Ez elkarteak hitzarmen bat sinatu dute lurraldeko 19 adinekoen egoitza berrietako 160 pertsonak trizikloan ibilaldiak egiteko aukera izan dezaten. Ekimena bihar iritsiko da eskualdera, izan ere, Villabonako Santiago egoitzan ariko dira 11:00etatik aurrera. Hiru boluntariok gidatutako hiru triziklok hartuko dute parte ibilaldietan, eta sei pertsona egoiliarrek gozatu ahal izango dute jardueraz.

Jardueraren helburua da egoitzetako adinekoak beren komunitatearekin konektatzea«esparru iraunkor, osasungarri eta berdintasunezko batetik, errespetua sustatuz eta belaunaldien arteko harremanak ehunduz».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!