Beteranoek hartu dute zelaia

Leyre Carrasco 2024ko azaroaren 24a

Real Sociedad eta Billabona FKE taldeetako beteranoen arteko futbol partida jokatu dute goizean Arratzaingo futbol zelaian; partida hasieran Jokin Aginaga zizurkildarra omendu dute.

Haize-bolada ez da aitzakia izan gaurko partida bertan behera uzteko, eta halaxe aritu dira. Hain justu, haizearen aurka egin dute futbol partida Arratzaingo zelaian Real Sociedad eta Billabona FKE taldeetako beteranoek. Herritar ugari gerturatu dira; batzuk txuri-urdinez jantzita eta beste batzuk berde-urdinez. Azkenean, txuri-urdinen alde izan da gaurko partida, 1-4 irabazi ostean.

Partida hasieran Jokin Aginaga zizurkildarra omendu dute. Izan ere, Real Sociedad eta Billabona FKE taldeetan aritu zen jolasean eta duela urte batzuk zendu zen. Hori dela eta, bi taldeetako jokalariek lore eskaintza egin diete Aginagaren senideei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!