Oraindik, festa gosez

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko azaroaren 16a

Amasako San Martin festetan, azken eguna ospatzen ari dira gaur. Goizean, Martina Kultur Elkarteak antolatuta, gazteen arteko desafioa egin dute plazan, giro ederrean.

Ohiturari jarraituz, herri bazkaria egiten ari dira une honetan, Amasan, San Martin festen azken egunean. Aurrez, goizean, Martina kultur elkarteak antolatuta, gazteen arteko desafioa egin dute. 15 lagun elkartu dira plazan, eta hiru taldetan banatuta, gutxitan ikusten diren probak egin dituzte. Triatloi moduko bat egitea zen antolatzaileen asmoa. Amasan igerian egin ezin denez, longboard baten gainean joan dira; ondoren, korrika, baina atzeraka; gero, bizikleta txikien gainean; eta azkenik, lasto-fardoen gainean plaza bat osatu behar izan du talde bakoitzak.

Lehia estua aurreikusten zen, eta polemikarako tartea ere izan da. Ia talde guztiak aritu dira azpijokoan, baina talde grisak lasto-fardoetako bat hautsi du, eta ondorioz, kaleratua izan da. Amaierako metroetan, gauzak estu izan dira talde gorriaren eta urdinaren artean. Azkenean, talde urdina izan da garaile.

Gazteek goiz ederra igaro dute, giro onean, eta esan bezala, orain herri bazkaria egiten ari dira. Iluntzean igoko dute Martina sorgina, festei amaiera emateko. Honakoa da arratsalderako egitaraua:

  • 14.00. Herri bazkaria.
  • 18.00. Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik.
  • Ondoren. Martina Sorginaren igoera eta agurra.
  • 23.30. DJ Naza txosnan.
Erlazionatuak

Azpijokoak nonahi eta amaiera estua

Josu Artutxa Dorronsoro 2024 aza 16 Amasa-Villabona

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!