40. Mendi Astea egingo du Aizkardik azaroaren 18tik 24ra

Ataria 2024ko azaroaren 11

Ikus-entzunezko eta hitzaldiak izango dira aste osoan zehar eta, astea amaitzeko, urteroko mendi ibilaldia egingo dute.

Aizkardi mendi elkarteak 40. Mendi Astea antolatu du. Azaroaren 18tik 24ra ekitaldiak egingo dituzte eta aurreko igandeko argazki rallyko lanen erakusketa egongo da zabalik Gurea aretoko sarreran. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 22an egingo dute.

Zine aretoan izango dira mendi asteko ekitaldiak. Hau da prestatu duten egitaraua:

  • Azaroak 20, asteazkena
    • 20:00. Kayak gainean glaziarrak esploratzen hitzaldia eskainiko du Mikel Sarasolak.
  • Azaroak 21, osteguna
    • 20:00. Koke Lasak Nepal, kolore eta haize bideak lana eskainiko du.
  • Azaroak 22, ostirala
    • 20:00. Mattin Iñiguez eta Jose Ramon Agirrek Baltoro oinez eta hegan izeneko lana eskainiko dute.
  • Azaroak 24, igandea
    • 08:30. Olaederra kiroldegitik aterako da mendi ibilaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!