Helduen pare

Ataria 2024ko azaroaren 9a

12 urte arteko haurrek eman diote hasiera Amasako jaietako eguneko egitarauari eta helduen pare aritu dira, esfortzu betean. Hiru taldetan banatuta hartu dute parte haur krosean.

San Martin festak ari dira ospatzen Amasan. Gaurkoan haur krosarekin hasi dituzte ekitaldiak eta 15:00etan Mus Txapelketa egingo dute. 18:00etan Jon Plazaolaren TuTum Platz bakarrizketa ikusi ahal izango da elizan eta eguna bukatzeko Gabezin taldearen erromeria izango dute.

Egitaraua
  • Azaroak 11, astelehena
    • 10.30. Meza Santua.
    • 12.30. Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.
    • 16.00. Toka txapelketa herrikoia. 
  • Azaroak 16, larunbata
    • 12.00. Herriko gazteen arteko desafioa.
    • 14.00. Herri bazkaria.
    • 18.00. Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik.
    • Ondoren. Martina Sorginaren igoera eta agurra.
    • 23.30. DJ Naza txosnan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!