Zazpi eguneko jai egitaraua Amasan

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Martina sorginaren jaitsierarekin asteazkenean, azaroaren 6an abiatuko dira Amasako festak eta azaroaren 16a izango da jaien azken eguna.

Amasako Martina kultur elkarteak Amasa-Villabonako Udalaren babesarekin antolatu ditu aurtengoan ere San Martin festak. Astelehen arte egunero izango dira ekitaldiak eta, egitaraua osatzeko, azaroaren 16an egingo dute azkeneko jai eguna.

  • Azaroak 6, asteazkena
    • 18.00. Umeentzako ipuin kontalaria, Amaia
      Ruiz de Galarretaren eskutik.
    • 19.00. Txupinazoa eta Martina Sorginaren
      jaitsiera.
    • Ondoren. Buruhandiak.
  • Azaroak 7, osteguna
    • Oilasko jokoa
    • 06.00. Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
    • 14.30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
    • 17.00. Soka dantza eta aurreskua plazan.
    • 21.00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean. 
  • Azaroak 8, ostirala
    • Alkandora eguna
    • 17.00-19.00. Puzgarriak frontoian.
    • Ondoren. Txokolate beroa.
    • 19.20. Alkandoradunen argazkia plazan.
    • 19.30. Amasako XXXII. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.
    • 23.30. Erromeria Laket taldearen eskutik. 
  • Azaroak 9, larunbata
    • 11.00. Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.
    • 15.00. Mus txapelketa herrikoia kultur etxean / Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen ematea egunean bertan.
    • 18.00. TuTum Platz bakarrizketa elizan, Jon Plazaolaren eskutik.
    • 23.30. Erromeria Gabezin taldearen eskutik. 
  • Azaroak 10, igandea
    • 18.00. Herri kirolak Amasako gazteen artean. 
  • Azaroak 11, astelehena
    • 10.30. Meza Santua.
    • 12.30. Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.
    • 16.00. Toka txapelketa herrikoia. 
  • Azaroak 16, larunbata
    • 12.00. Herriko gazteen arteko desafioa.
    • 14.00. Herri bazkaria.
    • 18.00. Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik.
    • Ondoren. Martina Sorginaren igoera eta agurra.
    • 23.30. DJ Naza txosnan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!