Igandean Argazki Rallya egingo du Aizkardi mendi elkarteak

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Igandean 09:00etan Aizkardiren aretoan eman beharko da izena. Parte hartzaileek elkarteak zehaztutako 9 kilometroko ibilbidean atera beharko dituzte argazkiak, 4 ordutan.

Aizkardi Mendi Elkarteak 16. Argazki Rallya antolatu du azaroaren 10erako. Lehiakideek antolakuntzak markatutako mendi ibilbidean atera beharko dituzte argazkiak. Bederatzi kilometroko luzera duen bidean, lau orduko epean atera beharko dituzte argazkiak. Larrea auzoko Aizkardiren aretoan, igandean, 09:00etan eman beharko da izena.

Argazki onenari 150 euro emango zaizkio, bigarrenari 100 euro eta hirugarrenari 75 euro. Publikoak hautatutako argazki onenari ere saria emango zaio, Adunako Aburuza sagardotegian bi lagunentzako afaria. Lanak azaroaren 18tik 22ra Gurea zinema aretoko sarreran erakutsiko dira, Aizkardiren 40. Mendi Astearen barruan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!