Liburuak eta DVDak Erniobea BHIrentzat

Ataria 2024ko urriaren 29a

Joxemari Mañueko azokako langileak eman dizkio ikastetxeari. Hezkuntza komunitateak jasotako materialagatik eskerrak eman dizkio.

Erniobea BHIak liburu eta DVDak jaso ditu dohaintzan. Joxemari Mañueko Villabonako azokako langileak eman dizkio ikastetxeari oparitan, berrerabili ditzan.

Hasiera batean Villabonako Harrera Sarera bideratu nahi zituen Mañuekok liburu eta DVDak, baina eskolan probetxu gehiago aterako dietelakoan hara bideratu ditu. «Ilusio handia egin dit eskola publikoan erabiliko direla jakiteak», adierazi du Mañuekok.

Erniobea BHIko komunitatea osatzen dutenek eskerrak eman dizkiote azokako langileari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!