Euskara ikasteko eta errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak eskatzeko epea ostegunera arte

Ataria 2024ko urriaren 29a

Diru laguntzak emango dituzte euskara ikasteagatik, establezimendutako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik.

Urriaren 31n bukatuko da Villabonako Udalak 2024rako aurreikusita dituen euskara diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea. Diru laguntza horiek euskara ikasteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik banatuko dituzte.

Eskaerak HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu ahal izango dira. Informazio gehiago nahi duenak 943 69 21 00 telefonoan, 3329 luzapenean, edo euskara@villabona.eus helbide elektronikoan eskuratuko du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!