Gizon bat espetxeratu dute Villabonan, ibilgailu batean lapurtzeagatik

Ataria 2024ko urriaren 22a

Villabonako ikuspegi orokorra.

42 urteko gizon bat atxilotu dute Villabonan, pasa den ostiralean ibilgailu batean lapurtzeagatik. Lapurrak gezurrezko pistola bat erabili zuen ihesean zihoala mehatxu egiteko.

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, gertakariak joan den ostiraleko 15:20ak aldera izan ziren, Villabonako erdigunean. Hainbat adingabek gizon bat ikusi zuten ibilgailu baten barruan poltsa bat lapurtzen, eta adingabeek gertatutakoaren berri eman zioten jabeari. Egilea ondoko atari batean sartu zen handik gutxira irteteko. Lapurretaren biktimak gelditzeko agindua eman zion eta atxilotutako gizonak atzetik jarraitu zion, gezurrezko pistola bat ateraz, bera eta lekukoak mehatxatzeko.

Hainbat deik gertatutakoaren berri eman zieten Ertzaintzari eta Villabonako Udaltzaingoari. Udaltzain batek lapurretaren biktima eta lekukoak aurkitu zituen, eta lapurretaren ustezko egilea jarraitu eta atxilotu zuen. Ertzaintzaren zenbait agente bertaratu ziren eta, udaltzainarekin batera, lapurtutako poltsa aurkitu zuten atxilotuak gaua eman ohi zuen etxebizitzan. Atxilotua ertzain etxera eraman zuten, eta hurrengo egunean epailearen esku utzi zuten, eta espetxeratzeko agindu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!