Txermin auzoko argiak aldatu ditu udalak

Ataria 2024ko urriaren 24a

LED teknologiako argiengatik ordezkatu dituzte aurrekoak. Argi-puntu berriak ere jarri dituzte Kale Berria 3 eta 11 arteko garajeetako eremuan.

Amasa-Villabonako Udalak aurrera darrai Energia Planarekin eta, horrekin lotuta, beste urrats bat eman du azken asteetan. Oraingoan, Txermin auzoko argiteria berritzeko lanak egin dituzte, lehen auzo horretan zeuden argi-puntu zaharrak LED teknologiako argi modernoengatik ordezkatuz.

«Argi hauek eraginkortasun energetiko handiagoa dute, bizitza erabilgarri luzeagoa eta argiztapen hobea eskaintzen dute. Beraz, auzoko argiteriaren kontsumo energetikoa ere nabarmen murriztuko da», esan dute udal ordezkariek.

Honekin batera, argi-puntu berriak ezarriko dituzte Kale Berria 3 eta 11 arteko garajeetako eremuan —Kale Berria eta Txermin auzoaren artean—, modu horretara, herriko puntu ilun bat desagertuko da, eremuko segurtasuna hobetuz.

Ezarri diren argi-puntu berriak Integra CNC enpresari erosi dizkio udalak, 15.054 euroko inbertsioa eginez. Argien instalakuntza lanak, udal brigadako langileek egin dituzte.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!