Etxekoa nagusi, herrian eta agurreko edizioan

Ataria 2024ko urriaren 19a

Amasako Mendi Duatloiaren XXXI. edizioa jokatu da gaur, azkena, agurrekoa. Gizonezkoetan, Eneko Gurrutxaga amasarra nagusitu da, 1.24.02ko denborarekin. Josu Urrestarazu idiazabaldarra izan da bigarrena, 1.25.33rekin. Podiuma Aitor Regillaga tolosarrak itxi du, 1.26.22rekin. Emakumeetan, Maddi Olaetxea usurbildarra nagusitu da, 1.47.26ko markarekin. Nekane Pradera gasteiztarra bigarren izan da, 2.01.14ko denborarekin. Hirugarrena, Ainhoa Marquinez sailkatu da, 2.02.20an geldituz erlojua.

Erreleboen lehen hiru sailkatuak ondorengoak izan dira:

  1. Dani Iparragirre/Koldo Herrera (Arantza) 1.20.03
  2. Enaitz Roteta/Iosu Mujika (Asteasu) 1.24.16
  3. Alex Gaztañeta/Aritz Segurola (Asteasu) 1.25.24

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!