Elkartasun jaialdia antolatu dute abenduaren 14rako

Ataria 2024ko urriaren 3a

Xuhar herri plataformak antolatu du jaialdia eta dagoeneko jarri ditu sarrerak salgai; ostiralean 150 sarrera fisiko jarriko dituzte salgai gaztetxean, 19:00etatik 20:00etara.

Xuhar herri plataformak elkartasun jaialdi antolatu du Villabonan abenduaren 14rako. Biolentzia polizialik ez lelopean egingo dira kontzertuak.

Kaleko Urdangak, Gorroto Bala, Gomaz, Frakture, Bayou la batre, Kontralde, Anube, Nafarroa 1512, Azken Sustraiak, Arkada Social eta Des-kontrol taldeak arituko dira jaialdian. Abenduaren 14an 16:00etan irekiko dituzte ateak.

Elkartasun ekitaldirako sarrerak erosteko esteka zabaldu dute plataformatik, https://we.tl/t-7qGeVNlqIB, eta bide batez, ostiralean, urriaren 4an, Villabonako gaztetxean 150 sarrera fisiko jarriko dituzte salgai 19:00etatik 20:00etara. Sarrerak 20 euro balioko ditu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!