Loitegi eta Etxebeste izan dira txapeldunak Villabonan

Ataria 2024ko urriaren 2a

VII. Behar Zana Udazken Bola Txapelketaren bigarren eta azken jardunaldia izan zen jokoan larunbatean Villabonako bolatokian.

Benito Loitegi eta Joxe Mari Etxebeste izan ziren txapelketa irabazi zutenak. Loitegik Ander Etxebesteren ordez aritu zen bigarren jardunaldi horretan. Loitegik eta Etxebestek finalean Xabier eta Iosu Lazkanori irabazi zioten. Finalerdietara iritsi ziren, bestalde, Sargots eta Ramon Iglesias bikoa eta Mikel Arroio eta Beatriz Unzue bikoa, eta biek hirugarren postua eskuratu zuten. Guztira 25 bikote aritu dira lehian txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!