VII. Behar Zana Udazken Bola Txapelketaren bigarren jardunaldia, bihar

Ataria 2024ko irailaren 27a

Villabonako bolatokian jokatuko da, 08:30ean hasita. Finala 12:10ak aldera hastea aurreikusten da.

Guztira zortzi bikote ariko dira lehian, eta horietatik hirutan eskualdeko kirolariak ariko dira parte hartzen: Saigots eta Ramon Iglesias (Ibarra), Joxe Mari eta Ander Etxebeste (Amasa-Villabona), eta Beatriz Unzue (Amasa-Villabona) Usurbilgo Mikel Arroiorekin.

Zortzi bikoteen artean final-laurdenak jokatuko dituzte 08:30etik aurrera, eta irabazleak finalerdietara pasako dira. Finala 12:10ean hastea espero da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!