Gaur zabalduko ditu ikasturtea Katea-Etxea gaztelekuak

Ataria 2024ko irailaren 18a

Haurtxokoaren irekiera izango da gaur eta gaztelekuarena ostiralean.

Gaur irekiko ditu ateak Katea-Etxea gaztelekuak. Haurtxokokoen txanda izango da gaurkoa, 17:00etatik 18:00etara LH3-4 mailakoek parte hartu ahal izango dute eta 18:00etatik 19:00etara LH5-6 mailakoek.

12 eta 17 urte artekoentzat irekiera ekitaldia ostiralean izango da, irailaren 20an, 17:00etatik 20:00etara.

Asteazken eta ostegunetan egongo da zabalik Katea-Etxea haurtxokorako eta gaztelekuan aritzen diren gaztetxoek, berriz, ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan erabili ahal izango dute.

Hezitzaileek ekintza eta jarduera asko antolatu dituzte datozen egunetarako eta gaztetxo eta nerabeak parte hartzera gonbidatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!