Hurrengo larunbatean, hilaren 28an Minbiziaren Aurkako Mendi Martxa egingo dute estreinakoz Amasa-Villabonan. Aurretik, pasa den larunbatean, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko boluntarioek diru bilketa egin zuten Villabonako kaleetan, minbiziari aurre egiteko ikerketa sustatzeko helburuz. Elkartetik esan dutenez, 1.516 euro bildu zituzten, eta eskerrak eman dizkiete bai larunbatean izan ziren boluntarioei, bai eta lagundu duten herritarrei ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?