Irrintzi elkartearen urteroko hitzordua

Ataria 2024ko irailaren 11

Villabonako elkarteak antolatuta, 29. Azoka Berezia eta Isats Gisatuen Lehiaketa izango dira larunbatean, irailak 14.

Villabonako Irrintzi elkarteak antolatutako 29. Azoka Bereziak eta Isats Gisatuaren Lehiaketak hartuko dute larunbatean Erreboteko plaza, 09:30etik aurrera.

Artisautza eta elikagai postuak egongo dira 09:30etik 14:00ak arte eta, aldi berean, Isats Gisatu Lehiaketa egingo dute. Elkarteetan egingo dituzte isatsak eta eguerdirako eramango dituzte plazara, epaimahaiaren aurrean jartzeko. Iaz bost elkartek hartu zuten parte, eta Behar Zana elkarteak irabazi zuen. Horrez gain, Irrintzi elkarteak Etxebeste ekoizleak, Sojonatura eta Sarrikola ogitegiaren postuak saritu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!