Ura eta hondakinen tasak ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da

Ataria 2024ko abuztuaren 27a

Laguntza ekonomiko hau jasotzeko eskaera egiteko epea abuztuaren 26an ikeri zen, eta irailaren 13ko 14:00etan amaituko da. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan edo erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu ahal izango da laguntza eskaera.

Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei zuzendutako diru-laguntzak jarri ditu martxan aurten ere.

Diru-laguntza hauek eskatzeko baldintzak

  • Villabonan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea eskaera aurkezten denean.
  • Bizikidetza-unitate bateko kide izatea, eta bizikidetza unitate horren diru-sarrerek oinarrietan ezarritako muga ez gainditzea (bizikidetzako kide guztien sarrerak batuta).
  • Bizikidetza-unitatearen erreferentzi gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokion informazioa.
  • 10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
  • Fakturaren ur kontsumoak ezingo du etxebizitza horretan erroldatutako pertsonako 15 m kubiko gainditu, hiruhileko bakoitzean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera orria
  • Diru-sarreren eta, ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitortza
  • Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kideen NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
  • Familia liburua edo zaintza, babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
  • Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsu egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen ordainagiria.
  • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen banku agiria.
  • 2023. urteko fakturak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
  • Bizikidetza unitateko kide guztien 2023ko informazio fiskala.
  • Lan eta egoitza baimenak ez dituztenen kasuan, eta 2023 urtean RGI diru-laguntzaren onuradun izan direnak, Lanbidek igorritako diru-sarreren ziurtagiria.
  • Diru-sarreren eta ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitorpena.

Ur hornidura eta hondakinen bilketa tasak ordaintzeko 2024ko dirulaguntzen oinarriak (GAO 2024-07-01)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!