Ander Amonarriz eta Oihana Kortazar irabazle III. Trikuharri mendi lasterketan

Ataria 2024ko uzt. 20a, 14:08

Trikuharriko hiru edizioetan irabazi du Kortazarrek 22 kilometroko lasterketan. 12 kilometroan, berriz, Imanol Cañamares eta Maria Ordoñez nafarrak izan dira irabazleak. 

Villabonako Triatloi taldeak taldeak antolatuta III. Trikuharri mendi lasterketa egin da goizean. 455 korrikalari zeuden izen emanda eta gehientsuenak azaldu dira helmugara. Hezetasuna izan dute aurkari handiena lasterkariek. Erreboteko plazara txalo artean iritsi dira.

22K proba 09:30ean hasi da eta 1.164 metroko desnibel positiboa izan du. Onddolar (435 metro), Belabieta (699 metro), Uzturre (730 metro) eta Loatzo (636 metro) mendiak igo dituzte. 12K lasterketan 430 metroko desnibel positiboa izan dute korrikalariek eta Onddolar mendia igo behar izan dute.

Hauek izan dira bi lasterketetako sailkapenak:

22K

Gizonezkoak
  1. Ander Amonarriz Zubiondo (Hernani) 01.52.54
  2. Amets Aranberri Otegi  01.54.18
  3. Hodei Lujanbio Apezetxea 01.54.50

Axier Artola amezketarrak egin du laugarren eta Eneko Gurrutxaga izan da lehenengo herritarra. Bederatzigarren tokian sartu da Haritz Zubillaga zizurkildarraren aurretik.

Emakumezkoak
  1. Oihana Kortazar Aranzeta (Elgeta) 02.13.22
  2. Ainhoa Garikano Belauntzaran (Tolosa) 02.21.55
  3. Garazi Artola Balda (Zumaia) 02.21.55

Kortazarrek hirugarren txapela eraman du gaurkoan, aurreko bi edizioetan ere emakumezkoetan bera izan baitzen irabazlea. Elkarrekin sartu dira helmugara bigarren eta hirugarren sailkatuak. Leire Elola tolosarra laugarren tokian sailkatu da eta Bidania-Goiatzeko Ane Iturria bosgarren. Lierni Kamio izan da lehen herritarra helmugaratzen.

12k

Gizonezkoak
  1. Imanol Cañamares Mugertza (Berriozar) 00.51.12
  2. Josu Urrestarazu Garcia (Idiazabal) 00.52.04
  3. Aimar Esteban Ibarbia (Zizurkil) 00.52.40

Bosgarren tokian sailkatu da Garikoitz Lizarralde billabonatarra,  seigarrenean Juan Garikano tolosarra eta zazpigarrenean Asier Aburuza adunarra.

Emakumezkoak
  1. Maria Ordoñez Marina (Iruña) 01.00.10
  2. Leire Baraibar Garmendia (Zumaia) 01.00.52
  3. Libe Lafuente (Astigarraga) 01.06.48

Bosgarren sailkatu da Lourdes Colomo zizurkildarra eta seigarren tokian Enara Goikoetxea lizartzarra. Kategoria honetan Maider Etxeberria izan da lehenengo billabonatarra helmugaratzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!