Gaur erabakiko dira finalistak

Ataria 2024ko uztailaren 18a

Txapelketan iaz ateratako argazkia.

Eskuz binakako nagusien Santio Txapelketa - XII. Antton Pebet Oroimenezkoaren finalerdiak jokatuko dira gaur arratsaldean, Villabonako Udal Pilotalekuan.

Jaialdia 18:30ean hasiko da eta lehenengo partidan Arribillaga-Roldan (Lagunak-Barañain) eta Canabal-Garmendia (Oberena-Lapke) bikoteak ariko dira elkarren aurka. Bigarren finalerdian Azketa-Elizegi (Tartaloetxe) eta Landa-Alduntzin (Zugarralde) bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Maila handiko partidak ikusteko aukera izaten ari da txapelketan zehar eta gaurkoan ere horrela espero da. Finala uztailaren 28an jokatuko da. Jarraitu txapelketa Beharzana.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!