Amasako hilerriko irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari dira egun hauetan. Harri txintxarrezko pasabideetan baldosak jarriko dituzte, gurpildun aulkiekin ere hilerria bisitatu ahal izateko.
Lan hauek hainbat hilabetez luzatuko direla jakinarazi du Amasa-Villabonako Udalak eta eragozpenengatik barkamenak eskatu ditu.