Ukabilez Kolpe jaialdia egingo dute ostiralean

Ataria 2024ko uztailaren 11

Iazko boxeo ikuskizuna Behar Zana frontoian. GKS_Tolosaldea

Gazte langileen antolakuntza oinarri hartuta antolatu du ekitaldia Aiztondoko GKSk Villabonan. Musika eta kirola uztartuko dituzte.

Aiztondoko GKSk antolatuta, ostiralean, uztailaren 12an, Ukabilez Kolpe jaialdia egingo da Villabonan. Musikaz gain, kirol ikuskizuna izango da Behar Zana frontoian, eta afaltzeko aukera ere eskainiko dute.

Egitaraua

  • 17:00. Gudari plazan DJ Euzkolabel.
  • 19:00. Black Snare eta LS Gudari plazan.
  • 21:00. Behar Zana frontoian boxeo ikuskizuna.
  • Ondoren. Aljibean DJ Mtralla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!