Final-laurdenetako lehenengo partida gaur jokatuko da

Ataria 2024ko uztailaren 9a

Partidaz partida iritsi da XII. Antton Pebet Oroimenezkoa - Santio Txapelketaren azken fasera.

Behar Zana elkarteak antolatzen du txapelketa, eta «Euskal herri osoko eta Errioxako esku pilotari onenak» ikusi ahal izan dira Villabonako pilotalekuan azaldu dutenez. Datozen partidak ere «bikainak» izatea espero dute, eta orain arteko jaialdi guztietan ikusleen emana «oso handia» izan denez, «oso pozik» daudela diote. Gaur jokatuko da final-laurdenetako lehen partida eta etzi izango dira beste hirurak.

Gaurko partida 18:30ean hasiko da, eta Igoa-Irazustabarrena (Tolosa-Intxurre) eta Azketa-Elizegi (Tartaloetxe) ariko dira nor baino nor. Etziko jaialdia, ostegunean, 17:00etan hasiko da, eta hiru partida jokatuko dira: Canabal-Garmendia (Oberena-Lapke) eta Rekalde-Bullon (Txumuluxueta); Arribillaga-Roldan (Lagunak-Barañain) eta Irribarria-Oliden (Lapke); eta Karregal-Aranguren (Adiskide-Eple) eta Landa-Alduntzin (Zugarralde).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!