Cid erloju eta bitxidendari omenaldia egin diote

Ataria 2024ko uztailaren 3a

Argazkiak: Amasa-Villabonako Udala

Uztailean itxiko dute denda. Oria merkatari elkarteak eta Amasa-Villabonako Udalak esker ona adierazi diete urteetan bertan aritu diren dendariei.

Villabonako Cid erloju eta bitxidenda historikoak ateak itxiko ditu uztailean. Oria merkatarien elkarteak omenaldi xume bat egin zien joan den astelehenean, Claudio eta Mari Carmen dendariei.

Amasa-Villabonako Udalak ere oroigarri bat eman zien Beatriz Unzue alkatearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!