Mendian hainbat lan egin dituzte auzolanean

Ataria 2024ko uztailaren 3a

Aizkardi mendizale elkarteko kideek Lastur eta Komizarko errekak bideratu, ubide berriak egin eta hainbat bide bazter txukundu dituzte.

Azken asteetan Aizkardi mendizale elkarteko kideak auzolanean aritu dira mendian. Lastur eta Komizarko errekak bideratu, ubide berriak egin eta hainbat bide bazter txukundu dituzte. Horrekin batera, Amasamendiko zenbait bideetan ere txukunketa lanak burutu dituzte oinezkoen erosotasunerako.

Amasa-Villabonako Udalak 2.934 euroko ekarpena egin du lan hauek gauzatu ahal izateko eta esker ona adierazi die auzolanean aritu diren guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!