Motorzale bat hil da N-1 errepidean izandako istripu batean

Ataria 2024ko ekainaren 30a

Istripua N-1 errepidean izan da, Villabona parean eta Gasteizerako noranzkoan.

Motorzale bat hil da gaur arratsaldean Villabonan, N-1 errepidean izandako istripu larri baten ondorioz. 

Istripua N-1 errepidean Villabona parean izan da, Gasteizerako noranzkoan. Ezbeharra 15:30ak aldera gertatu da, eta errepidea itxita egon da ordubete baino gehiago eta auto ilarak sortu dira. Segurtasun sailak esan duenez gertaera ikertzen ari dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!