Jaime Izquierdo eta Raul Pilar Garces, bihar, Amasan

Ataria 2024ko ekainaren 27a

Jaime Izquierdo ariko da bihar, Amasan.

Datozen urteetarako eskualdeko ardatz estrategikoak definitzeko helburua duen saioa antolatu du Tolomendi landa garapen agentziak biharko. Landa komunitateak, zaintza eta jarduera ekonomiko berriak hizketa-gai hartuta ariko dira Jaime Izquierdo asturiarra eta Raul Pilar Garces Olloko Gure Sustraiak kooperatibako kidea.  

Tolomendik bi saio antolatu ditu elikadura burujabetzaz, lehen sektorearen etorkizuneko erronkez, landa komunitateaz edota zaintzaz gogoeta egiteko. Lehen saioa pasa den hilaren 13an izan zen, Berastegin. Aritz Ganboa Nafarroako Sakanako bailaratik eta Iparraldeko Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Iker Elosegik hartu zuten parte. Bigarren saioa bihar izango da, ostirala, 11:00etan, Amasako kultur etxean. Landa komunitateak, zaintza eta jarduera ekonomiko berriak hizketa-gai hartuta ariko dira Jaime Izquierdo asturiarra eta Raul Pilar Garces Olloko Gure Sustraiak Kooperatibako kidea.

Bi girotze saio horien ostean, udazkenean, Tolosaldeko Landa Komunitateen Garapenerako Programa egiten hasiko dira eskualdeko norbanako, elkarte eta udaletxeekin elkarlanean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!