Julen Gabirondok irabazi du Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Oso gutxira geratu da Jokin Etxeberria amasarra bigarren postuan.

Amasako Arratzain baserriko zelaietan jokatu zen igandean Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatuta, eta Julen Gabirondo izan zen irabazlea. Urnietarrak 1.000 metro karratuko saila txukun mozteko 34.58ko denbora behar izan zuen, eta atzetik sailkatu zen oso gertu Jokin Etxeberria amasarra, 35.17ko denborarekin. Mikel Lizartza tolosarra izan zen hirugarrena 39.23rekin, eta Iban Pardo zestoarrak laugarren amaitu zuen 46.41rekin.

Argazkiak: Gorka Emazabel/Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!