Irrintzi eta oihu artean ospatu dute urteko gaurik motzena

Leyre Carrasco 2024ko ekainaren 23a

Amasa-Villabonan ere sua piztu dute; Zunbentz elkarteko kideek antzerkia eta dantza uztartu dituzte eta herritar ugari ere animatu da suaren inguruan dantzatzera.

Amasa-Villabonako plaza festa giroz alaitu du Zunbeltz elkarteak, beste behin. Ohi bezala pertsonai mitologiko ugari izan dira gaur Errebote plazan; Patxi errementari, deabruak, galtzagorriak eta sorginak, besteak beste. Antzerkia eta dantza uztartuz, urteko gaurik motzena ospatu dute. Ekitaldiaren amaieran herritar ugari ere animatu da suaren inguruan dantzatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!