Elkartasun Sareko bi partaide izan dira ikastetxean dirua jasotzeko eta esker ona adierazi diete ikasleei. Era berean, sarean egiten duten lanari buruzko azalpenak eman dituzte.
Erniobea BHIko ikasleek Gabonetako azoka egin zuten abenduan eta urtero bezala, irabazien %30 irabazirik gabeko elkarte bati eman diote. Aurtengoan herriko Elkartasun Sarea aukeratu dute «hartara dirua herrian bertan geratuz».
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?