Otsabifesten parte hartzeko izen ematea zabalik

Ataria 2024ko maiatzaren 29a

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 2ra arteko epea dute izena emateko.

Aurtengo Santio festen barruan Otsabifest antolatuko dute, artisau, artista eta sortzaileen egun osoko festa. Iaz, uztailaren 25ean egin zuten eta eguraldi txarra tarteko, antolatzaileek esan dute ez zutela nahi bezainbeste disfrutatu Otsabiko parkeaz. Beraz, aurten toki berean antolatuko dute azoka. Aurten ere, Santio egunean egingo dute, uztailaren 25ean.

Aurreko urteetan bezala artisau postuak, tailerrak, desfileak eta musika izango dira. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Formulario bat bete beharko da horretarako. Instagrameko @otsabifest kontuan topatuko dute interesatuek formularioa, edo bestela, otsabifest@gmail.com helbidera mezu bat bidalita bertatik helaraziko diete.

Izen emateko epea ekainaren 2ra arte egongo da zabalik eta ekainaren 9an jakinaraziko dute antolatzaileek zeintzuk diren Otsabifesten parte hartzeko hautatuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!