Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan da

Ataria 2024ko mai. 20a, 12:44

Maiatzaren 20tik ekainaren 10era aurkeztu ahal izango dira proposamenak udaletxeko arreta bulegoan.

Amasa-Villabonako Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek ekainaren 10era izango dute proposamenak aurkezteko aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera izango du, beti ere, lan bakoitza bere gutun azal itxian eta dagozkion datuekin aurkezten bada. Hau da, lan bakoitzeko gutun azal bat, eta gutun azal bakoitzean parte hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuta. Ondoren, Santio jai batzordea izango da lehiaketaren epaimahaia.

Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek ondoren zehazten diren oinarriak bete beharko dituzte:

  • Herrikoa izan beharko du parte hartzaileak, eta 16 urtetik gorakoa izan.
  • Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.
  • Azalaren formatua 21x21 zm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke azala egiteko.
  • Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: Santio Jaiak - Villabona 2024.
  • Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu daitezke, 08:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, gutun azal itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte, hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri beharko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!