2024/06/07 17:00 - 19:00
Memoria historikoari eskainitako eguna.
17:00. Subijana eraikinean bisita gidatua. Oihal fabrika zaharraren berri emango du Fanny Alonsok, eta bertan lanean aritutako emakume adinekoak gonbidatuko dira bereziki, elkarrizketan aritzera. Eta egun, Subijanan Bertsozale Elkarteak egiten duen lana azalduko dute Bertsozale Elkarteko kideok.
18:00. 'Emakumeen haria' muralaren inaugurazioa. Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok horma-irudian islatu dutena azalduko dute. Maialen Lujanbioren bertsoa ere plazaratuko da ekitaldian.
19:00. Oihal fabrikari eta garaiko emakume bertsolariei eskainitako bertso saioa. Oihana Iguaran, Amaia Agirre, Alaia Martin eta Nerea Ibarzabal.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?