Larre irekiera festa egingo dute asteazkenean Komizarren

Ataria 2024ko apirilaren 26a

Aurten 738 ardi, 134 behi, 58 zaldi eta 31 ahuntz larreratuko dituzte Amasamendin.

Herriko ganaduzaleek eta udalak elkarlanean Amasamendiko larre irekiera festa antolatu du datorren maiatzaren 1erako. 11:00etan emango zaio hasiera festari, eta ondoren, musikarekin girotutako hamaiketakoa egiteko aukera izango da.

Aurten, guztira, 971 abelburu larreratuko dira; 748 ardi, 134 behi, 58 zaldi eta 31 ahuntz. Amasamendiko abeltzainen ganaduak onura publikoko larreetan pasako du uda garaia eta lauzpabost hilabetez behin larre batetik bestera mugituko da.

Ganadua zein larretan

Aurten, udalaren webgunean argitaratuko den maparen bitartez ganadua zein eremutan dagoen ikusi ahal izango da une oro. Villabona.eus webgunean sartu eta Abereen kokapena larre publikoetan izeneko estekan klikatuz gero, herriko mapa zabalduko da. Bertan kolore berdez dauden eremuak herriko larre publikoak dira, eta gorri kolorez markatuta azaltzen den eremua momentu horretan abereak dauden esparrua da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!