2024/04/26 19:30
'Eukalyptus'. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren barruan. Sarrera: 5 euro.
Lan harreman toxiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Noiz arte? Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,... inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi.
Lantaldea bizkaitarra izanik eta fenomeno honek Bizkaiko basogintzan duen eragina ikusita, testua bizkaiera jasoan sortu da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?