2024/04/21 17:00
'Batetik bestera'. Sarrera: 5 euro.
Batetik Bestera: Kontzertua haurrei eta familiei zuzendutako ekimen eszeniko-musikala izango da. Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala. Proposamen garbi, txukuna eta oso dibertigarria! Txorien migrazioen bidez giza migrazioen gainean hausnartuko dute. Guretik igarotzen diren txoriei eta beren ohiturei buruz ariko dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?