Behar Zanako Otaegi, Aranburu anaiak eta Esnaola, Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2024ko martxoaren 14a

Elkarte bereko Aldazabal ahizpak, Iparragirre eta Artola-Dieguez-Garmendia bigarren Euskadiko Txapelketan eta Gipuzkoako trinket eta joko garbi txapelketetan.

Asteburuan jokatutako sei finaletatik hiruretan txapelak lortu dituzte Behar Zanako piloatariek. Eskuz banaka nagusien 2. mailan Arkaitz Esnaolak txapela lortu du Hernaniko Manterolaren aurka 40-25 irabazita, eta horrela lehen mailan lehiatzeko txartela lortu du datorren denboraldian.

Pello eta Asier Aranburu anaiek 40-24ko emaitzaz Gipuzkoako ezker paretako Joko Garbi txapelketa irabazi dute jubenil mailan Zubieta taldeko Urdalleta-Zabaletaren aurka.

Txapel borrokatuena Adur Otaegik lortu du Hernaniko Ekhi Osesen aurka 30-29 irabazita. Final oso on bat izan da eta 29na zihoazela, lagun eta kiroltasun handiko besarkada eman diote elkarri. Goraipatzeko keinua bi pilotarien aldetik.

Bestalde, bigarren postuarekin konformatu behar izan dute Euskadiko paleta irekian, 3. mailan, Haizea eta Araitz Aldazabal ahizpek Oberenakoen aurka 30-15eko emaitzaz galdu ostean.

Gipuzkoako ezker paretako alebin mailako finalean Xuban Artola, Ekhi Garmendia eta Oier Dieguezek 40-34ko emaitzaz galdu zuten Zubietako Alberdi, Larrarte eta Ormazabalen aurka.

Azkenik, Inhar Iparragirrek ez du egunik onena izan eta Epleko Eneko Lizarazuren aurka jubenil mailako eskuz banakako trinkete finala galdu du 40-3.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!